XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...): Yabe'k ugaritu beza zure ondarea.
Itz oiek jaurti ziozkan Maria'ri eskaleetan zarrenak.
Gero Eliz Nagusian.
Jose'k astoak lotu zituan eliz-sarrerako abere lekutan.
Bere esku latz, gogorretan, artu zituan asnas-taupaka zeuden usoak: Nazaret'ko arotz'enekoak ikustaldirako ekarri zituzten emaitzak ziran.
Eta zango gorriak askatu orduko, Eliz Nagusian zebilen uso taldera bildu ere laister....
Mariaren begiak zaitu zituzten tellatu gainean gorde ziran arte.
Eta usoak bezela senar-emazteen gogoak ere Jaunagana iges egin zuten...
JAIOTZA
Gau beltzak bete ditu mendi-arteak, eta azitzen dijoa
Izarrak berriz
Izarrak, gau-itsas iluneko ontzi txiki, dirdirakor....
Aizearen arnasak urrundik artua dirudi: betieraren altzotik.
Maria, bular aurrean eskuak bildurik, oldozkor.
Zinez biziak iragartzen dio ba-datorrela.
Bizi-ernetze berriarekin bat eginik, izaera osoarekin jaiotzekoa gurtzen du.
Ez du etxerik eta ez da seaskarik ere.
Bainan andre gazte arek gogoz tajutu zunean Jainkoari dagokion arrera.
Aurkezten diozka datorrenari
Eta oroitz oiek biotzeratzen diozkan susmo bizia dira zeru-erregeari jaiotzekoan eskenirikoak.
Ibai bat beze datozkio
Nazareth'ko etxean egal argiko Gabirelen berri zerutiarra.
Nola aztu goi-aingeruaren iduria, itzez agertutako diosala:
Espiritu Santuaren egintza.
Boskarren zerutik aruzko bizibide jainkotiarra....
Emaitz Santuaren egintza.
Bozkarren zerutik aruzko bizibide jainkotiarra....
Emaitz gurenak bizi ta gorputz eginik nabari zituan egun pozkarriak....
Egunen bidean, agiriago eta adigarriago zitzaion bere seme izango zanarekin bat egiteak zekarkion zoramena.
Ez da iduripenik, ez biotzik, bizitz ori, batasun ori, urrundik ere antzeatu lezkenik.
Atzenean berriz... ona eguna atetan.